Ongi etorria guztioi
Hau izango da ikasleekin harremanetan jartzeko tresna.
Berria naiz halako kontuetan, barkatu akatsak eta lagundu hobetzen
jueves, 15 de diciembre de 2011
Paul Ehrlich eta bala magikoa
Pentsatu botika guztiak gai kimikoak direla eta kimika zientzia berria dela. Orain dela 200 urte inork ez zuen aspirina antibiotikoak edo paracetamol bezalakorik esagutzen. Galdera da....NOLA JAKIN GAI KIMIKO BAT BOTIKA OTE DEN??
Paul Ehrlich ez zekien erantzuna Nobel saria zuen arren, hots, zientzialari famatua eta jakintsua zen dagoeneko.
Ehrlich gaixotasun hilgarri bat aukeratu zuen sifilia (gazteleraz sífilis). Sifilia sexu bides kutsatzen den gaixotasuna da, HIESA (gazteleraz SIDA) bezala. Gaur egun, sendagileek garaiz harrapatzen badute antibiotikoekin sendatzen da, baina XX. mende hasieran ez zen sendabiderik ezagutzen.
Ehrlich milaka untxi hartu eta banan-bana gaixotasunaren mikrobioarekin kutsatu zituen (eta horrekin batera heriotzara kondenatu). Gero, asmatzen zituen substantzia kimiko guztiak erabili zituen itsu-itsuan batekin edo bestearekin asmatuko zuelakoan... Kontua da, sinesgaitza bada ere, azkenean "bala magikoa" topatu zuela (bala magikoa esaten zion mikrobioa hiltzen zuelako baina gaixoaren zelulak bizirik uzten zituelako).
Bala magikoa esperimentuetan erabilitako 606. substantzia suertatu zen!! Pentsatu zenbat untxi erabili behar izango zituen bere saiakerak gaixotasunaren etapa ezberdinak eta uztezko botiken dosi ezberdinak konprobatzeko!!
606. substantzia SALVARSAN izenez merkaturatu zuten eta milaka pertsona salbatu zituen. Badakizu substantzia horren benetako izen kimikoa? DIOXIDIAMIDOARSENOBENZOL
Lasai... Ez duzu azterketarako buruz ikasi behar.
Begiratu bideo hau, erdaraz dago barkatu
Zergatik ez duzu orain hitz hauei buruzko informazioa biltzen?
Sulfamida, penicilina, kimioterapia...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
kaixo oskar.
ResponderEliminarZer da materia??
oskar zure metodoa ikasi dut
ResponderEliminarEgin fundamentuzko komentarioak. Materia definitzea ez da emengo kontua baina tira... Materia masa eta bolumena duen edozer gauza da, Unibertsoan funtsean bi gauza daude, bata materia eta bestea energia. Ba al dakizu zer den energia? Energia ez den beste edozer gauza izaera materiala dauka.
ResponderEliminar