Ongi etorria guztioi

Hau izango da ikasleekin harremanetan jartzeko tresna.

Berria naiz halako kontuetan, barkatu akatsak eta lagundu hobetzen

martes, 20 de diciembre de 2011

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!

Benga... jarriko dizkizuet argazki dotoreak.... Gehienak nik egindakoak noski


               KLIKATU ARGAZKI

Eta bideo bat....


                 KLIKATU BIDEO

jueves, 15 de diciembre de 2011

Paul Ehrlich eta bala magikoa




    Pentsatu botika guztiak gai kimikoak direla eta kimika zientzia berria dela. Orain dela 200 urte inork ez zuen aspirina antibiotikoak edo paracetamol bezalakorik esagutzen. Galdera da....NOLA JAKIN GAI KIMIKO BAT BOTIKA OTE DEN??
    Paul Ehrlich ez zekien erantzuna Nobel saria zuen arren, hots, zientzialari famatua eta jakintsua zen dagoeneko.
   Ehrlich gaixotasun hilgarri bat aukeratu zuen sifilia (gazteleraz sífilis). Sifilia sexu bides kutsatzen den gaixotasuna da, HIESA (gazteleraz SIDA) bezala. Gaur egun, sendagileek garaiz harrapatzen badute antibiotikoekin sendatzen da, baina XX. mende hasieran ez zen sendabiderik ezagutzen.
    Ehrlich milaka untxi hartu eta banan-bana gaixotasunaren mikrobioarekin kutsatu zituen (eta horrekin batera heriotzara kondenatu). Gero, asmatzen zituen substantzia kimiko guztiak erabili zituen itsu-itsuan batekin edo bestearekin asmatuko zuelakoan... Kontua da, sinesgaitza bada ere, azkenean "bala magikoa" topatu zuela (bala magikoa esaten zion mikrobioa hiltzen zuelako baina gaixoaren zelulak bizirik uzten zituelako).
    Bala magikoa esperimentuetan erabilitako 606. substantzia suertatu zen!! Pentsatu zenbat untxi erabili behar izango zituen bere saiakerak gaixotasunaren etapa ezberdinak eta uztezko botiken dosi ezberdinak konprobatzeko!! 
    606. substantzia SALVARSAN izenez merkaturatu zuten eta milaka pertsona salbatu zituen. Badakizu substantzia horren benetako izen kimikoa?     DIOXIDIAMIDOARSENOBENZOL
Lasai... Ez duzu azterketarako buruz ikasi behar.




Begiratu bideo hau, erdaraz dago barkatu

 







Zergatik ez duzu orain hitz hauei buruzko informazioa biltzen?

Sulfamida, penicilina, kimioterapia...





miércoles, 14 de diciembre de 2011

Albiste interesgarriak

Irakurtzen dituzue aldizkariak? Ideia ona litzateke  klaseko lan koadernoan gehitzea edo Blogean bertan komentatzea...